131 622 915 signatures sur MesOpinions.com

Nik ere, barnekaldetik : G7 EZ! - Moi aussi, du Pays-Basque intérieur : G7 EZ!

Sauvegarde en cours...
Pétition : Nik ere, barnekaldetik : G7 EZ! - Moi aussi, du Pays-Basque intérieur : G7 EZ!
Auteur : « G7-EZ » Barnekalde

Destinataire(s) : LA POPULATION - HERRITARRAK

(en français plus bas)


« G7-EZ » gure afera da ere Barnekaldean !!


(Ez gauden ixilik , agert dezagun kexua)


Miarritzen bilduko dira agorrila undar huntan munduko zazpi estado azkarrenen buruzagiak. Hots, mundu hunen egoerari buruz erresponsabilitate haundiena duten buruzagiak.


Beldurtzeko polizia eta sekuritate neurriak ari dituzte apailatzen Miarritzen eta Ipar Euskal Herri guzian, gizon emazte boteretsu horien gerizatzeko. Etxean hetsirik eta ixilik atxiki nahi bagintuzte bezala. Deitu nahi dugu begiak zabaltzerat, konprenitzerat zer den gertatzen ari dena, eta gogoan duguna ozen agertzerat.


Ongi bizi direnentzat, gauzak ongi doatzila pentsa daiteke. Bizkitartean, mundu zabalari begiratuz, jendeen zati haundia arras egoera trixtean bizi da :



  • Miliar bat jende gosearekin, gure planeta hunek denen asetzekoa balukeelarik.

  • Ezin asmatuzko injustizia, hiru biztanleetarik bat probrezia haundian dagolarik. Besteak beste 2018-an mundu osoan sortu aberastasunen %46-a jendeen %1-ak bereganatu du.

  • Klimaren beroaldia kontrolatu ezina bilakatzen ari da, miseria eta gerrak akulatuz.

  • Gero gehiago laborantzako lur suntsitzen da intensifikazio eta industrializazioaren gatik.

  • Milioika jendek beren biziaren arriskutan, sort herria uzten dute, eta migrazioaren bideak hartzerat bortxatuak dira.


Hori guzia gertatzen ari da behar litezkeen erabakiak hartzen ez dituztelako munduko politika buruzagiek, eta gehienetan interes ekonomikoei uzten baitute eskua.


Hori da gure mundua ! Eta gu ere, Iparralde huntako barnekaldekoak, mundu hortakoak gara ! Hemen berean lehiatu behar dugu hemengo sofrikario, prekaritate, eta injustizia guzien kontra, mundu osokoen kontra altxatu behar dugun bezala. Mundu huntako sufrimendu eta injustizia bakar batek ez gaitu ixilik eta asaldarazi gabe uzten ahal !


Beste mundu bat posible da!” entzuten eta oihukatzen dugu. Ez dute hitz hutsak gelditu behar ! Euskal Herrian bezala, munduko alde guzietan iniziatibak sortzen dira, bestelako mundu  hori errealitate bihurtzen has dadin berehala. Huna nolako oinarriak nahi ditugun mundu berriarentzat : elkartasuna, autonomia, iraunkortasuna, berlokalizazioa, urriago eta zuharrago bizitzea, …


Estado azkarrenen buruzagiak hitz ederretan ariko direlarik Miarritzeko palazioetan, gailur alternatiboa iraganen da Endaian eta Irunen, alde guzietarik etorriko diren parte hartzaileekin.


Deitzen dugu Iparralde Barnekaldeko jendea gailur alternatiborat hurbiltzerat agorrialaren 21- etik 23-ra, Irungo Ficoban eta Hendaian antolatuak diren konferentzi eta mahai inguruetara. Han, Euskal Herriko, Frantziako eta mundu osoko lekukoak eta hizlariak ariko diren urgentzi klimatikoaz, prekaritate sozialaz, estadorik gabeko nazioetaz, laborantza iraunkorraz, ekonomiaren berlokalizazioaz, edo emakumeen borroketaz, ...


Deitzen dugu ere jendea nonbrean, agorrilaren 24-ean, Hendaiatik Irunera antolatua den manifestaldi herrikoi eta koloretsura. Guk ere erran behar dugu, goraki, mundu hau ez zaigula onargarri. Aintzindarieri erran behar diegu ozen, ORAIN dituztela erabakiak hartu behar bizia eta zuzentasuna posible izan daitezen guzientzat planeta huntan denean. Sekulan, historian zehar, ez da izan gaur dagon urgentziarik.


Alternatiben herrixkak, manifestaldiak bezala, izan nahi dute baketsu, familiarra, probokazio eta bortizkeria mota guziak errefusatuko dituena. Aniztasuna, errespetua eta determinazioa izanen dira egun horien printzipioak.


Munduko boteredunek Miarritze hautatu dute beren mundu “zaharraren” promozioa egiteko. Guk, Irunen eta Hendaian erakuts dezagun mundu berria, solidarioa eta humanoa, posible dela, eta eraikitzen ari dela !




« G7-EZ », ça nous concerne aussi au Pays Basque intérieur !


A la fin de ce mois d'Août, se retrouveront à Biarritz les dirigeants des sept états les plus puissants du monde. Précisément, les dirigeants qui ont la plus grande responsabilité dans le devenir de ce monde.


Pour assurer la protection de ces femmes et hommes de pouvoir, d'effrayantes forces de police et de sécurité sont en train de s'installer sur Biarritz et l'Iparralde. Comme s'ils voulaient nous confiner dans nos maisons et nous obliger au silence. Nous voulons appeler à ouvrir les yeux, à comprendre ce qui se joue là, et à affirmer ouvertement nos convictions.


Ceux qui vivent bien dans notre société peuvent penser que le monde ne va pas si mal que ça. Pourtant, une grande majorité d'habitants de ce vaste monde survit dans des situations très difficiles :



  • Un milliard de personnes souffrent de la faim, alors que notre planète aurait de quoi nourrir tout le monde.

  • Des niveaux d'injustice inimaginables: une personne sur trois en situation de grande pauvreté. Entre autres, pour l'année 2018, 46% de la richesse produite est accaparée par 1% de la population !

  • Le dérèglement climatique échappe désormais à tout contrôle, aggravant les effets de la misère et de la guerre.

  • De plus en plus de terres agricoles sont détruites par l'intensification et l'industrialisation des productions.

  • Des millions de gens quittent leurs pays au péril de leurs vies, et sont contraints à prendre les chemins de l'émigration.


Tout ceci est en train de se produire parce que les décisions majeures ne sont pas prises par les dirigeants politiques du monde, et parce que le plus souvent, ils se laissent guider par les intérêts économiques.


Ainsi va notre monde ! Et nous, habitants de Barnekalde, nous sommes concernés par ce monde! Les souffrances, la précarité et l'injustice sont à combattre chez nous, et ils sont à combattre partout. Pas une situation de souffrance ou d'injustice ne doit nous laisser indifférent. Nous avons le devoir d'indignation.


Nous revendiquons qu'un « autre monde est possible ». Certes, mais que cela ne reste pas simple déclaration d'intention. Au Pays Basque et ailleurs dans le monde, des initiatives et des alternatives émergent, pour que cet « autre monde » devienne déjà réalité. Voici les valeurs de base que nous voulons pour ce monde nouveau : solidarité, autonomie, durabilité, re-localisation, sobriété, ...


Lorsque les chefs d'états des grandes puissances se congratuleront dans les palais de Biarritz, le sommet alternatif se réunira sur Hendaye et Irun, avec des participants venus de partout.


Nous appelons tous les habitants et militants de Barnekalde à assister et à participer aux conférences et tables rondes du sommet alternatif qui se tiendra sur Hendaye Irun du 21 au 23 août. Au Ficoba d'Irun et sur les rues et salles d'Hendaye seront évoqués l'urgence climatique, la précarité sociale, les luttes des peuples minoritaires, l'agriculture paysanne, la relocalisation de l'économie, les combats des femmes, ...


Nous appelons également à participer massivement à la manifestation du 24 août sur Hendaye Irun. Elle sera populaire et colorée. Nous aussi nous devons affirmer avec force que ce monde en l'état n'est pas acceptable. Nous devons faire entendre aux dirigeants que c'est maintenant qu'il leur faut prendre des décisions historiques pour permettre une vie digne dans une société juste sur notre planète toute entière. Jamais, depuis le début de l'humanité, il n'y a eu un tel degré d'urgence.


Le village alternatif et la manifestation d'Hendaye Irun seront pacifiques et familiales, sans provocations ni violences d'aucune sorte. Les mots d'ordre seront: respect, pluralité et détermination.


Les puissants ont choisi Biarritz pour promouvoir le vieux monde et ses logiques mortifères.


Nous, sur Hendaye Irun, présentons le nouveau monde en construction, solidaire et humain.



Les premiers signataires / Lehen izenpetzaileak:


Etxeberri Llargo Jean Jacques Urdinarbe


Erreçaret Annick Santa Grazi


Etchemendi Joane Iruri


Hoquy Juana Zalgize


Berhocoirigoin Mixel Gamarte


Harlouchet Xabi Ahatsa


Larrieu Maider Donazaharre


Etchemendi René Suhuskune


Indaburu Kattalin Iholdi


Duhalde Benat Irisarri


Durruti Dominika


Sainte Marie Panpi Landibarre


Malharin Jean Claude Amenduze


Harlouchet René Donapaule


Boloquy Kati Arberatze


Luro Maider Baigorri


Hirigarai Bixente Baigorri


Maitia Pantxika Anauze


Dupuy- Errotabehere Maialen Irulegi


Cantero Argitxu Baigorri


Duhalde Jean Paul Aiherra


Beyries Graxi Aiherra


Dubois Emilie Lekorne


Bergouignan Juliette Makea


Hiribarren Mikel Itsasu


Cachenaut Maryse Itsasu





82 signatures
  Partager avec vos amis Facebook  Partager avec vos amis Facebook
Partagez la pétition avec vos amis :

Les pétitions soutenues par d'autres utilisateurs

Lancer votre pétition

Lancer ma pétition

Lancez votre pétition pour faire bouger les choses Je lance ma pétition